XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Au zan denbora aukeratua
Jaunak guri argitzeko,
Kristo Mesias bazetorrela
munduari agertzeko,
Nazareteko Joakin santu
justuari entzuteko;
otoitz au sarri egiten zuan:
arren, Kristo bialtzeko!

Ana santa zan gazte garbia,
santa aurra zanetikan,
umilla eta ederra oso
zeukan Jaunak eskutikan.
Eskatzen zuan Kristo biraldu
sarri ta biotzetikan;
deseo zuan maitasun ori
nago esan eziñikan.

Santu Gabriel biraldu zuan
Jaunak Ana onengana,
ta esan zion: Zure otoitzak
igo dira Jaunagana.
Zure senarra izango dezu
Joakin izena duana,
lege santua betetzen lagun
zurekin izango dana.

Gabriel au zan Joakin oneri
gau batean agertua,
zion: Zuk Ana artu emazte,
da Jaunak bedeinkatua.
Ondorenean Joakinek Ana
beretzat zan eskatua,
Ana garbia Joakin onekin
izan zan esposatua.

Auen bizitza Nazareten zan,
bizitza santu zuzena,
alkar maiteaz alkarren mende
pake-bizitza onena.
Otoitz egiñaz limosnak egin,
au zan egiten zuena;
ogei urtean famelirik ez
zuen pena aundiena.

Denbora artan desgrazia zan
semerik ez izatea,
esaten zuen orixe zala
Jaunak eskutik uztea.
Berentzako zan gauza normala
burla aundik entzutea,
baita augatik otoitz egiñaz
negar samiñ egitea.

Joakin santuak ta Ana santak
samiñez ez urtutzeko,
Jaungoikoari eskatu zien
berekin errukitzeko.
Ondorengo bat eman zeiela
pena txar ori kentzeko,
eskeiñiko ziela Eleizan
Jauna bertan serbitzeko.

Joakin santua fameli eske
otoitz egiten zeguan,
Jaunak berari Santu Gabriel
biraldu zion orduan.
Agindu zion: Alaba on bat
mirariz dezu munduan,
Maria jarri izena eta
gazterik sartu Tenpluan
.